Izurtza
Izurtza |
||
---|---|---|
![]() |
||
![]() |
||
|
||
Izen ofiziala | Izurtza | |
Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangaldea |
|
Alkatea | Luis Ballarín (Bildu) | |
Herritarra | izurtzarra | |
Koordenatuak | 43°9′18″N 2°38′20″W / 43.155°N 2.63889°WKoordenatuak: 43°9′18″N 2°38′20″W / 43.155°N 2.63889°W | |
Eremua | 4,34 km2 | |
Garaiera | 210 m | |
Distantzia | 32 km Bilbora | |
Posta kodea | 48213 |
|
Biztanleria | 270 bizt (2010) | |
Dentsitatea | 62,21 bizt/km² | |
http://www.izurtza.org/ |
Izurtza Bizkaiko udalerri txikia da, Durangaldean kokatua, 2006ko erroldaren arabera 251 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Izurtza, Mugarra eta Untzillaitz mendien artean eta Mañaria ibaiaren ertzean. Durangotik Gasteizera doan BI-623 errepideak herria zeharkatu egiten du Urkiola mendateko norabidean. Mañaria ibaia Urkiolamendin jaio, Izurtza zeharkatu eta Durangoraino ailegatzen da Ibaizabal ibaian amaitzeko. Horrez gain, mendietatik behera datozen hainbat errekasto daude.
Izurtza erdiguneaz gain, inguruko mendietan sakabanatutako baserriak daude, Ortuzar, Etxano eta Bitaño auzoak eratzen dituztenak. Izurtzak Durangorekin egiten du muga iparraldean, Mañariarekin hegoaldean, eta Abadiñorekin ekialdean.
[aldatu] Historia
Bizkaiko elizate askorekin gertatu bezala, Izurtza sortu zeneko data zehatza ezezaguna da. Etxaburu dorretxea da herriko eraikinik garrantzitsuena eta ezagunena.
Kondairak dioenaren arabera, Etxaburu dorretxearen eraikitzea, Antonio Pio enperadore erromatarrak agindu zuen. Dorretxe hori elizateko armarrian agertzen den dorretxe bera da, eta eraikina kobazulo bat daukan haitz baten gainean kokatzen da. Antza, kobazulo horretan, herriko biztanle guztiak mehatxatzen zituen basurde arriskutsu bat bizi zen, baina Etxaburuko jaunak basurdea hil egin zuen bere txakurren laguntzaz. Ekintza horren omenez, bertan bere etxea eraiki zuen.
Izurtza Durangoko merindadeko herria da eta 11. jesarlekua izan zuen Gerediagako juntetxean. 1427. eta 1443. urteen artean herriaren mugak ezarri ziren, eta horrek Durango eta Mañariarekin liskarrak sortu zizkion.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza izan da beti Izurtzaren jarduera ekonomiko nagusia eta Bizkaiko beste udalerri batzuek ez bezala, Izurtzak ez du XX. mendean biztanleria beherakada nabarmenik izan, Durango industria gune garrantzitsuaren ondoan kokatuta egoteagatik.
Hala ere,XX. mendeko hazkunde industriala dela eta, nekazaritza garrantzia galduz joan da, eta gaur egun industriaren osagarritzat har liteke. Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikietan biltzen da, eta ateratako produktuak inguruko merkatuetan saltzen dira. Horrez gain, zurgintzak ere badu bere garrantzia, inguruan dauden basoak direla eta.
Industria haranaren beheko aldean ezarri diren enpresetan garatu da, gehienbat ondoko Durangoren eragina dela eta. Industrialde horietan, herriko biztanle gehienek egiten dute lan. Hirugarren sektoreak garrantzi gutxi dauka,izan ere, herritarrentzako zerbitzu garrantzitsuenak Durango eta Bilbon ematen dira.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
Biztanleak | 298 | 318 | 312 | 318 | 307 | 316 | 351 | 337 | 356 | 389 | 369 | 316 | 269 | 266 | 251 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Monumentuak
Izurtzak duela mende batzuetako baserriak eta dorretxeak ditu, lau baseliza eta eliza nagusi bat.
- Etxaburu dorretxea; jatorri ezezagunekoa, Bizkaiko dorretxeen ezaugarri tipikoak ditu eta aditu batzuen ustetan erromatarren garaikoa izan liteke. Haitz huts baten gainean eraikia Gaztelako Enrique IV.a erregeak eraisteko agindua eman zuen bandoen gerratearen baitan. XVI. mendean berreraiki zuten.
- Izurtza dorretxea edo Bekotorrea; hirigunean kokatua, Bizkaiko bi artzapezetako baten auzitegia izan zen.
- Bariko San Nikolasen eliza; XVI. mende hasieran eraikitzen hasi zen Izurtza eta Etxaburuko jaunen aginduz. Estilo mudejarreko egurrezko korua dauka barruan. Gotikoko eta Errenazimenduko elementuak ditu.
- Erdoitzako baseliza: hego-ekialde, ipar-mendebaldeari begira dagoen baseliza, Bitaño auzora doan errepidearen ertzean kokatzen da, bertatik 500 bat metrora. Izurtzarrek Erdoitzako Ama Birjina deitzen diote eta irailaren 8an jaia antolatzen da bertan.
- Santo Tomas baseliza: hego-ekialde, ipar-mendebalderako orientazioa dauka eta Elizalde auzoan kokatzen da, urruneko gune batean. Laukizuzen itxurako nabe bakarreko eraikina da.
- Arana jauregia: XIX. mendeko jauregia da.
[aldatu] Jai eta ospakizunak
Izurtzako jaiak irailaren 8an ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
[aldatu] Hauteskundeak
Izurtzako alkatea Bildu koalizioko Luis Ballarín da 2011ko udal hauteskundeez geroztik.
Alderdia | Bozkak | Zinegotziak |
Bildu | 123 | 5 |
EAJ | 62 | 2 |
PSE-EE | 1 | 0 |
PP | 1 | 0 |
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Izurtza BI-623 errepideak zeharkatzen du, errepide hori Durangoraino ailegatzen da, bertan N-634 errepidea eta AP-8 autobidearekin bat egiten du.
Garraio publikoari dagokionez, Durango eta Izurtza arteko Bizkaibus zerbitzua bada, eta horrez gain, Continental autobus konpainiaren Durango eta Gasteiz arteko zerbitzuak geltokia dauka herrian. Batez beste sei-zortzi autobus daude egunean.
[aldatu] Izurtzar ezagunak
- Nikolas Alzola (1922-1981), idazle eta margolaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Izurtzako udalaren webgunea.
- (Euskaraz) Durangaldea