Qingdao
Qingdao |
|
---|---|
Azpiprobintzia mailako hiria | |
Txineraz Pinyin |
青岛 Qīngdǎo |
Herrialdea Probintzia |
![]() Shandong |
Barrutiak | 7 |
Konderriak | 5 |
Alkatea TAK ordezkaria |
Xia Geng (夏耕) Yan Qijun (阎启俊) |
Koordenatuak | 36°05′N 120°20′E / 36.083°N 120.333°EKoordenatuak: 36°05′N 120°20′E / 36.083°N 120.333°E |
![]() |
|
Eremua | 10.654 km2 |
Biztanleria -Hirigunean - Prefekturan |
2.584.000 bizt (2008) 7.311.200 bizt (2008) |
Dentsitatea - Prefekturan |
686,24 bizt (2008) |
Nazionalitate nagusia | Han |
http://www.qingdao.gov.cn/ |
Qingdao (txinera sinplifikatuz: 青岛, txinera tradizionalez: 青島; pinyineraz: Qīngdǎo), Shandongeko probintzian kokatua. Guztira, 7.311.200 biztanle inguru dauzka horietatik 2.584.000 inguru erdigunean bizi direlarik. Qingdaok 10.654 kilometro karratuko azalera dauka.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Hiria, Shandong penintsularen hegoaldean dago, gune nahiko lauean. Dena den, hiritik ez oso urrutik 1.000 metrotik gorako mendiak daude (altuenak 1.133 metro dauzka). Hiriaren %15,5a gune menditsua da. Qingdaok 730,64 kilometroko kostaldea dauka, eta inguruetatik bost ibai igarotzen dira.
Azpiprobintzia mailako Qingdao hiriaren mugakideak honakoak dira: Itsaso Horia hego-ekialdean, Yantai iparralde eta ekialdean, Weifang mendebaldean, eta Rizhao hego-mendebaldean.
[aldatu] Klima
Txina ekialdeko hiri gehienetan bezala, Qingdaoko klima ere, Asiako montzoiak baldintzaturik dago. Hilabeterik euritsuenak udakoak izaten dira (montzoiak iraun bitartean). Neguak nahiko hotzak dira, eta abendutik otsailera elurra jausten da egun batzuetan.
Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak[1] | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | |
Max (°C) | 3º | 5º | 9º | 15º | 21º | 24º | 27º | 28º | 26º | 20º | 12º | 6º |
Min (°C) | -3º | -1º | 3º | 8º | 13º | 18º | 22º | 23º | 19º | 13º | 7º | 0º |
Euria (mm) | 9,9 | 11,9 | 15,5 | 23,9 | 44,7 | 58,7 | 100,1 | 105,9 | 45,7 | 23,1 | 23,4 | 8,1 |
[aldatu] Historia
Qingdaon duela 6.000 urteko giza aztarnak aurkitu dira. Dongyi herria, Txinaren sortzearen aurreko herri aitzindarietako bat, Qingdaon bizi zela uste dute adituek. Dongyi herriak, Dawenkou, Longshan eta Dongyeshi kulturak sortu zituzten ondorengo mendeetan. Kristo aurreko 770. urtearen inguruan Jimo izeneko herria sortu zen, eta berehala Shandong eskualdeko bigarren herririk handiena bihurtu zen. Qingdao gaur egun ezartzen den gunea, Qing Dinastiak gobernatu zuen eta hiria Jiao'ao (胶澳) izena zeukan.
1891ean Qing gobernuak, hiriaren defentsak sendotu zituzten arren, urte batzuk beranduago, 1898an, Alemaniako ejerzitoko gizonek Qingdao eta inguruko badiaren jabe egin ziren. Alemaniako kolonia gisa, herriak garapen handia izan zuen, eta Alemaniako itsas ejerzitoak zuzenean gobernatu zuen hiria. Alemaniarrek hirian urte gutxi eman zituzten arren, eragina izan zuten hiriko hainbat guneetan, eta horrela gaur egun, Alemaniako arkitekturaren hainbat aztarna aurki daitezke Qingdaoko hainbat tokitan.
Qingdao gaur egun Txinako Herri Errepublikako manufaktura gune erraldoia da. 1990eko hamarkadatik aurrera, hazkunde eta garapen itzelak jasan ditu. Finantza barruti zaharraren ekialdean bulego dorre berriak eraiki dira, hiriko enpresen hazkundearen adierazgarri. Hiriaren kanpoaldean, industrialde handiak daude, kimikagintza, eta bestelako sektoreetako enpersak biltzen dituztenak.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Hirigunea osatzen duten barrutiak:
- Shinan Barrutia (市南区)
- Shibei Barrutia (市北区)
- Sifang Barrutia (四方区)
- Licang Barrutia (李沧区)
- Huangdao Barrutia (黄岛区)
Erdigunearen inguruko barruti eta hiriak:
- Chengyang Barrutia (城阳区)
- Laoshan Barrutia (崂山区)
- Jimo Hiria (即墨市)
- Jiaozhou Hiria (胶州市)
- Jiaonan Hiria (胶南市)
- Pingdu Hiria (平度市)
- Laixi Hiria (莱西市)
[aldatu] Demografia eta biztanleria
2006. urtearen amaieran, zortzi milioi biztanle inguru bizi ziren hirian (erdigunea eta inguruko nekazal guneak kontutan hartuz). Hirigunean berez bizi den biztanleria 3 milioikoa da. Urteroko jaiotzak 76.000 inguru dira, jaiotza-tasa 10,15 da mila biztanleko, eta heriotza-tasa 6,32 mila biztanleko.
Hiriko etniarik ugariena Han etnia da, biztanleriaren %99,8a, gainontzeko biztanleria, 38 etnia ezberdinek osatzen dute, horien artean, 80.000 koreatar (2007 amaierako datuen arabera).
[aldatu] Ekonomia
Hiritarren batez besteko BPGa 7.616 dolarrekoa zen 2008an. Azken urteetan, Barne Produktu Gordina %16 hazi da batez-beste urtero, eta nahiz eta 2008an hasitako krisialdi ekonomikoarekin batera, hazkundea asko moteldu den, Txinako Herri Errepublikako hazkundearen gainetik dago oraindik ere. Hiriko enpresek, manufaktura eta bestelako produktuak ekoizten dituzte. Hiriko enpresarik famatuena Tsingtao garagardoa ekoizten duen upategia da. Upategia alemaniarek sortu zuten 1903an hiriaren kontrola izan zuten garaian.
[aldatu] Industrialdeak
Hirigunearen inguruan hainbat industrialde dauden arren, garrantzitsuenak honakoak dira:
- Qingdaoko garapen ekonomiko eta teknologikorako gunea
- Qingdaoko merkataritza askerako gunea
- Qingdaoko teknologia berrien industria gunea
[aldatu] Azpiegiturak
Jiaozhou Badiako zubia Qingdaoko badia zeharkatuko duen 35 kilometro inguruko zubia da. Eraikuntza lanak 2010. urtean amaitzen direnerako, Txinako Herri Errepublikako eta munduko zubirik luzeenetakoa izango da.
[aldatu] Aireportua
[aldatu] Metroa
[aldatu] Portua
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Zhan Qiao kaia 栈桥)
- Quingdao Txiki uhartea (小青岛)
- Tian Hou Tenplua (天后宫)
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Txineraz) Qingdaoko gobernuaren webgunea.
![]() |
Shandong probintziako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Binzhou • Dezhou • Dongying • Heze • Jinan • Jining • Laiwu • Liaocheng • Linyi • Qingdao • Rizhao • Tai'an • Weifang • Weihai • Yantai • Zaozhuang • Zibo |