Aste
![](http://library.vu.edu.pk/cgi-bin/nph-proxy.cgi/000100A/http/web.archive.org/web/20120602055557im_/http:/=2fupload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Weekday_heptagram.ant.png/250px-Weekday_heptagram.ant.png)
Aste bat, zazpi egun jarraietako denborari deritzo. Astearen zazpi egunen izenak hurrengoak dira:
Eduki-taula |
[aldatu] Euskal astea
EGU edo ASTE hitza daramaten egun izenek ilargi-egutegi bati egiten diote erreferentzia. Zelakoa ote zen egutegi hori? Zelan multzokatzen eta izendatzen ote zituzten egunak? Paulo Astarloa durangarrak heldu zion lehenbizikoz gaiari, 1803an, astelehen-astearte-asteazkena hirukotea ardatz hartuz. Aste-a edo asti-a hitzari buruz, “hasi” (ekin) aditzetik zetorrela eta ilargialdia hasten zen unea adierazten zuela esan zuen, eta hortxe oinarritu ere batik bat bere tesia. Asteko egunen artean, igandia (igan-andi-a) zen jai garrantzitsuena, ilargiaren iganaldi edo igoera haundia adieraziz. Larunbata, berriz, astero errepikatzen zen lauren-bata ei zen, hilabete osoaren laurdena nonbait.
[aldatu] Asteko egunak beste euskalketan
[aldatu] Bizkaieraz
- Astelehena
- Martitzena
- Eguaztena
- Eguena
- Barikua
- Zapatua
- Domeka
[aldatu] Sakanako Nafarreraz
- Astelena
- Astiertia
- Astizkena
- Osteguna
- Ostiela
- Launbeta
- Iyendia
[aldatu] Zubereraz
- Astelehena
- Asteartea
- Azteazkena
- Ostegüna
- Ostiralea
- Neskenegüna
- Igantea
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Hiru eguneko euskal asteari buruz
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |