Eusko Jaurlaritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Erakundeak

Eusko Jaurlaritza Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da eta egoitza nagusia Gasteizen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan du eskumena. Jaurlaritzaren burua Lehendakaria da (gaur egun, PSE-EE alderdiko Patxi López). Eusko Legebiltzarra edo parlamentua da Eusko jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena.

Egoitza nagusia Gasteizko Lakua barrutian dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteizko Lakuan.

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako gerra garaian, aurreneko lehendakari Jose Antonio Agirre izan zelarik. Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako Autonomia Estatutuak. Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zutelarik.

[aldatu] Gaurko gobernua

[aldatu] IX. Legealdia (2009ko maiatza - egun)

Sakontzeko, irakurri: 2009tik 2013rako Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak hamaika sailetan banatzen ditu bere funtzioak. Sail bakoitzak sailburu bana du:

Saila Sailburua Alderdia Oharrak
Lehendakaritza Patxi Lopez Alvarez PSE-EE
Justizia eta Herri Administrazioa Idoia Mendia Cueva PSE-EE
Ekonomia eta Ogasuna Carlos Agirre Arana Indep.
Herrizaingoa Rodolfo Ares Taboada PSE-EE
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa Iñaki Arriola Lopez PSE-EE
Osasuna eta Kontsumoa Rafael Bengoa Errenteria Indep.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Isabel Zelaa Dieguez PSE-EE
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Bernabe Unda Barturen Indep.
Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Pilar Unzalu Perez de Eulate PSE-EE
Kultura Blanca Urgell Lazaro Indep.
Enplegua eta Gizarte Gaiak Gemma Zabaleta Areta PSE-EE

[aldatu] Garai eta Legealdiak

Sakontzeko, irakurri: Eusko Jaurlaritzaren legealdiak

[aldatu] Egoitzak

Sakontzeko, irakurri: Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanak

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak Gasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[1] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:

[aldatu] Sariak

Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak