Julene Azpeitia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julene Azpeitia
Datu pertsonalak
Izen osoa Julene Azpeitia
Jaio 1888ko urtarrilaren 8a
Zumaia (Gipuzkoa)
Hil 1980ko otsailaren 5a
Bilbo (Bizkaia)

Julene Azpeitia (Zumaia, Gipuzkoa, 1888ko urtarrilaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 1980ko otsailaren 5a) maistra eta euskal idazlea.[1] Leku askotan bizi izan zen: Mexikon, Gorlizen, Burgosen, Markinan...

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen mailako Irakasletza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen (1911). Ezkondu ondoren, Mexikon eman zituen lau urte (1916-1920). Euskal Herrira itzuli eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerraren ondoren erbesteratuta, 1947an Bizkaiko Diputazioaren eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu egin zuten, eta 1952 arte Burgos aldean egon behar izan zuen irakasle. 1958an jubilatu zen.

[aldatu] Lana

Bi interesgune zituen: umeak eta euskara. Lehenengo ikastoletako irakaslea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Ipuin-idazlea eta artikulugilea zen. Halaber, ikastolak sortzeko mugimenduan ibili zen. Azpeitia´tar Julene, berak sinatzen zuen moduan, bere garaiko haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia-senaz. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia, Euskera, Ekin, Yakintza, Egan, Zeruko Argia, Karmel, etab. Hona hemen haren lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde-liburua; Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan(1961), 100 ipuin biltzen duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adiskidea (1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako ipuin eta irakurgaiak.

[aldatu] Idazlanak

[aldatu] Narrazioa

[aldatu] Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak

  • Amandriaren altzoan (1961, Itxaropena): ipuin-bilduma.
  • Irakurri, matte (1932)
  • Zuentzat (1959)
  • Goizeko Izarra (1959)
  • Auntza baratzan (1959)

[aldatu] Eleberriak

  • Odolak, odolari dei
  • Martxela

[aldatu] Bestelakoak

  • Osasuna, merketa eta yanaritza: sukaldaritza liburua.
  • Umien adiskidea (1961): haurrek irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ametzagaiña taldea: «Julene Azpeitia (Zumaia 1888 - Bilbo 1980)», Gure Mendea: ehun urte euskal kulturan, Argia.com.

[aldatu] Kanpo-loturak

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak