1971
Wikipedia(e)tik
Gregoriotar egutegia | 1971 MCMLXXI |
Ab urbe condita | 2724 |
Armeniar egutegia | 1420 ԹՎ ՌՆԻ |
Bahá'í egutegia | 127 – 128 |
Bengaliar egutegia | 1378 |
Berber egutegia | 2921 |
Egutegi budista | 2515 |
Myanmarko egutegia | 1333 |
Bizantziar egutegia | 7479 – 7480 |
Koptoen egutegia | 1687 – 1688 |
Etiopiar egutegia | 1963 – 1964 |
Hebrear egutegia | 5731 – 5732 |
Egutegi hinduak | |
- Bikram Samwat | 2027 – 2028 |
- Shaka Samvat | 1893 – 1894 |
- Kali Yuga | 5072 – 5073 |
Holozeniar egutegia | 11971 |
Iraniar egutegia | 1349 – 1350 |
Islamiar egutegia | 1390 – 1391 |
Japoniar egutegia | Shōwa 46 (昭和46年) |
Korear egutegia | 4304 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2514 |
Unix denbora | 31536000 – 63071999 |
1971. urtea | |
Urteak: | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 |
Hamarkadak: | 1950koa | 1960koa | 1970koa | 1980koa | 1990koa |
Mendeak: | XIX.a | XX.a | XXI.a |
XX. mendearen taula |
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- Abuztuaren 22a - Hugo Banzer militarrak bere burua Boliviako presidente izendatu zuen.
- Urtarrilaren 14a - Egipton inauguratu zuten Assuan-go urtegi famatua.
- Urtarrilaren 25a - Idi Amin bortizki iritsi zen Ugandako presidente izatera.
- Otsailaren 7a - Suitzan emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuten.
- Otsailaren 8a - NASDAQ merkatuaren lehen jardunaldia izan zen.
- Martxoaren 3a - Francoren erregimenak Juan Antonio Bardem zinemagile espainiarra zigortu zuen.
- Martxoaren 22a – Kolpe militarra Argentinan gertatu zen, Alejandro Lanusse jenerala boterera iritsiz.
- Martxoaren 26a - Bangladeshek, orduan "Ekialdeko Pakistan" izenekoa, independentzia aldarrikatu zuen Pakistanetik.
- Apirilaren 5a - Etna sumendiak erupzioan hasi zen Sizilian.
- Apirilaren 19a – Sierra Leona errepublika bihurtu zen.
- Urriaren 23a - Mercedes-Benzek airbaga patentatu zuen.
- Urriaren 26a - Txina NBEren partaide bihurtu zen.
- Urriaren 30a - Ian Paisleyk Democratic Unionist Party (DUP) alderdia sortu zuen Ipar Irlandan (Ulster).
- Abenduaren 16a - Bangladeshek independentzia erdietsi zuen.
[aldatu] Arte eta kultura
- Uztailaren 11a - "Jesus Christ Superstar" izeneko rock opera aurkeztu zuten modu ofizialean Pittsburgh-en (AEB), aurretik ez onartutako emanaldi batzuk eman bazituzten ere.
- Urriaren 8a - John Lennonek "Imagine" abesti ezaguna argitaratu zuen.
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- Otsailaren 5a - AEBetako Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
- Urriaren 11 - Alemanian esekidura magnetikoko trena aurkeztu zuten.
- Urriaren 23a - Mercedes-Benzek airbaga patentatu zuen.
[aldatu] Kirolak
- Apirilaren 18a:
- Valencia CFk laugarren aldiz Espainiako futbol liga eskuratu zuen.
- Roger Rosiers 69. Paris-Roubaix proban garailea izan zen.
- Apirilaren 25a - Luis Ocañak 11. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Uztailaren 18a - Eddy Merckxek bere hirugarren Frantziako Tourra erdietsi zuen.
- Urriaren 3a - Jackie Stewart, sei lasterketa irabazi ostean, 1 Formulako denboraldiaren garaile bilakatu zen.
[aldatu] Jaiotzak
- Urtarrilaren 18a - Josep Guardiola, futbolari eta entrenatzaile kataluniarra.
- Martxoaren 18a - Aintzane Ezenarro, politikari gipuzkoarra.
- Apirilaren 4a - Dietmar Kuhbauer, futbol jokalari austriarra.
- Apirilaren 21a - Jacques Villeneuve, 1 Formulako gidari kanadarra.
- Maiatzaren 12a - Marcelo Nicola, saskibaloi jokalari argentinar-espainiarra.
- Ekainaren 6a - Silvia Jato, telebista aurkezle galiziarra.
- Ekainaren 15a - Jose Luis Arrieta, txirrindulari gipuzkoarra.
- Ekainaren 17a - Paulina Rubio, abeslari mexikarra.
- Ekainaren 21a - Anette Olzon, abeslari suediarra.
- Uztailaren 24a - Dino Baggio, futbol jokalari italiarra.
- Abuztuaren 12a - Pete Sampras, AEBetako tenis jokalaria.
- Irailaren 17a - Jens Voigt, txirrindulari alemaniarra.
- Irailaren 18a - Lance Armstrong, AEBetako txirrindularia.
- Urriaren 13a - Luis Tosar, aktore eta abeslari lugoarra.
- Urriaren 20a - Asel Luzarraga, idazle bizkaitarra.
- Azaroaren 3a - Patxi Eugi, pilotari nafarra.
- ? - Andoni Agirregomezkorta, aktore gipuzkoarra.
- ? - Mikel Urdangarin, kantautore bizkaitarra.
[aldatu] Heriotzak
- Urtarrilaren 10a - Coco Chanel, Frantziako moda diseinatzailea (j. 1883).
- Otsailaren 2a - Koldobika Jauregi "Jautarkol", zarauztar idazlea (j. 1896).
- Martxoaren 8a - Harold Lloyd, AEBetako zinema mutuko aktorea (j. 1893).
- Apirilaren 6a - Igor Stravinski, errusiar musikagilea (j. 1882).
- Apirilaren 21a – François Duvalier, haitiar politikaria (j. 1907).
- Ekainaren 11 - Jose Maria Iribarren, tuterar hizkuntzalari, euskaltzain urgazle eta idazlea (j. 1906).
- Uztailaren 3a - Jim Morrison, The Doors taldeko abeslaria (j. 1943).
- Uztailaren 21a - Secundino Zuazo, bilbotar arkitektoa (j. 1887)
- Uztailaren 6a - Louis Armstrong, AEBetako jazz musikaria (j. 1901).
- Irailaren 11 - Nikita Khrustxov, SESBeko buruzagia (j. 1894).
- Irailaren 20a - Giorgos Seferis, grezierazko idazlea (j. 1900).
[aldatu] Nobel saridunak:
- Fisika: Dennis Gabor.
- Kimika: Gerhard Herzberg.
- Literatura: Pablo Neruda.
- Medikuntza: Earl W. Sutherland, Jr.
- Ekonomia: Simon Kuznets.
- Bakea: Willy Brandt.
[aldatu] Agintariak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |