Leioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leioa

 Bizkaia
Leioa
Leioako udaletxea.
Leioako bandera

Leioako armarria

Izen ofiziala Leioa
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Eneko Arruebarrena (EAJ)
Herritarra leioar, leioaztar
Koordenatuak 43°19′44″N 2°59′5″W / 43.32889°N 2.98472°W / 43.32889; -2.98472Koordenatuak: 43°19′44″N 2°59′5″W / 43.32889°N 2.98472°W / 43.32889; -2.98472

Bizkaia municipalities Leioa.PNG

Eremua 8,6 km2
Garaiera 50 m
Distantzia 10 km Bilbora
Posta kodea 48940
Biztanleria 30.262 bizt (2010)
Dentsitatea 3.518,84 bizt/km²
Sorrera 1526ko urriak 31
http://www.leioa.net

Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da besteak beste, bertan Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza daudelako.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Leioa Uribe Kostan kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Iparraldean Getxorekin egiten du muga, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.

[aldatu] Auzoak

Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Sakabanatutko beste hainbat auzo daude.

[aldatu] Historia

Leioa, elizate independente gisa 1526ko urriaren 31an sortu zen, hamarrenak kobratzearen gaineko auzi baten epaiaren ondorioz Erandioko elizatetik banatu zenean. Bizkaiko Batzar Nagusietan 26. jarlekua eskuratu zuen (46.a gero).[1]

[aldatu] Demografia

Leioak 30.000 biztanle inguru zeuzkan 2010ean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, 1950eko eta 1960ko hamarkadak ez ziren izan herriaren hazkunde nagusia gertatu zen garaia. Aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilbo eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.

Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera


[aldatu] Politika

Alderdi politikoa Boto kopurua  % Botoak Zinegotziak
EAJ 5502 38,64 % 9
Bildu 2.462 17,29 % 4
PSE-EE (PSOE) 2.402 16,87 % 4
PP 2.129 14,95% 3
EB-B 810 5,69% 1
GUZTIRA 23.794 100 % 21

[aldatu] Ekonomia

Herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.

[aldatu] Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: Leioako hizkera

Leioako hizkera ("Layoko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren aldaera da.

[aldatu] Bokalak

Hitz amaieran mugatzailea gehitzean sortzen diren hiatoen emaitzak honakoak dira: -a + a > -é ("neské"); -e + a > -é ("jenté"); -i + a > -í ("mendí); -o + a > -ó ("besó"); -u + a > -ú ("lekú"). Hitz amaierakoa diptongoa bada honako emaitzak daude: -ai + a > -aie ("alaye"); -oi + a > -oia ("balkoya").

Bestalde, bokal itxiek ("i" eta "u") hurrengo "a" baten itxiera eragiten dute ("lagune", "etorrite"). Itxiera hau oso indartsua da, eta muga morfologiko sendoagoak gainditzen ditu ("etorri de", "lagun bet"). Era berean, hitzaren barruan ere gertatzen da aldaketa ("isen" 'izan', "buler" 'bular').

/ej/ diptongoa /aj/ bihurtzeko joera dago, eta /ew/, modu beran, /aw/ ("baye" 'behia', "nauk" 'neuk').

[aldatu] Kontsonanteak

Bizkaiko hizkera guztietan gertatzen den bezalaxe, txistukari afrikatu zein frikarien sailak neutraldu egin dira. Txistukari afrikatuak (gaurko sistema ortografikoko <ts, tz> bat egin dute, <tz>ren alde (honela "hutze" 'hutsa'). Frikarietan, ostera, apikariaren aldeko hautua egin da ("gaste" 'gazte', "asa" 'aza').

Hitz hasierako *j beti /y/ ahoskatzen da, maileguei zor zaizkien salbuespen batzuk kenduta ("jente").

Bustidurari dagokionez, ez da lar indartsua: Euskal Herri gehienean arruntak diren /l/ ("ollo" 'oilo') eta /n/-renak ("komisiño" 'batzorde') agertzeaz gain, txistukari apikatua ere palataldu daiteke ("ixerra" 'izarra'), baina salbuespenak ugari dira.

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Zerbitzuak

Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Informazio eta Zientzia Politikoen Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.

[aldatu] Leioaztar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Leioa
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak